Orain urte batzuk udaletzeko plaza berdez margotu genuen Durangoko jaietako Txupinazo txikian.

Aurten ere, jairik gabeko urtea izango da, baina kamisetak armairuan gorde beharrean zabaldu ditzagun munduan zehar. Beraz gauden lekuan gaudela, eraman dezagun Zabalarra Eskola.

Parisera zein Castropolera bazoazte edota Durangon geratzen baldin bazarete, atera ezazue argazki bat (edo bi) Zabalarra eskolako kamiseta, sudadera, musuko edo motxilarekin eta helarazi iezaguzu zabalarrakomunikazioak@gmail.com helbide elektronikora. Tindatu ditzagun berriro ere berdez goazen leku guztiak.

Partekatu

Kaixo, familiak:

Datorren irailan 13an, 16:10etik 16:40etara, “ZABALARRAKO MUSUKOAK”eta Poltsak saltzen egongo gara.

 

  • Maskarak: 6€
  • Poltsak: 5€
  • Maskara + Poltsa = 10€

 

LEKUA:  Eskola kanpoko bankuetan egongo gara                                                                                             

 

Animatu zaitezte!!

Partekatu

FAMILIEN ASANBLADA

Kaixo familiak
Nahiz eta aurten ez ditugun egin gustatu litzaizkigukeen ekintza guztiak batzar bat egitea gustatu litzaiguke, osasun neurri guztiak betez, urteko asanblada orokorra egiteko aprobetxatuz.
Gogoratu nahi dizuegu erabaki guztiak eta proiektu garrantzitsuenak asanbladan erabakitzen direla eta oso garrantzitsua dela IGEaren funtzio ezagutzea, horrela erreleboak egon daitezke batzorde ezberdinetan.

LEKUA: Fray Juan de Zumarraga Institutuko areto nagusian
DATA: Ekainaren 10a, arratsaldeko 6.30etan. Udalekuetako batzarra bukatu ostean. Asanbladak 40 minutu inguruko iraupena izango du
GAI ORDENA
– Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena. IGEko blogean ikusgai dago
– Balantze ekonomikoa
– Batzordeen laburpena
– Norberak lekarkeenas

Galdera edo iradokizunik edukiz gero eta ezin bazarete asanbladara joan, bidali posta elektronikoz bidali dezakezu zabalarra@gmail.com helbidera eta asanblada plazaratuko dugu
ETORRI ETA PARTE HARTU!!

Partekatu

Kaixo, familiak:
Datorren maiatzaren 19an, 16:15etik 16:45etara, berriro salgai.

– Musukoak: 6€
– Poltsak: 5€
– Kamisetak: 7€
– Sudaderak: 15€
– Produktu Sorta:
* Musukoa + poltsa 10€
* Musukoa + kamiseta: 12€
* Musukoa + sudadera: 20€
LEKUA: Eskola kanpoko bankuetan egongo gara

Partekatu

Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna da.
Aurten lelo hau aukeratu dugu: “Hamaika koloretako eskola, hamaika koloretako mundua”.
Horren bidez, guztiok desberdinak garela eta horrek aberasten gaituela islatu nahi dugu.
Eskolan hainbat jarduera egingo ditugu tolerantzia sustatzeko.
Hezkuntza-komunitate gisa, dauden sexu-aukera guztiak normalizatu behar ditugu, eta
intolerantziaren aurka borrokatu.
Sexualitatea, gure intimitatea adierazteko dugun modua da. Garenaren eta sentitzen
dugunaren eta ingurumenaren arteko elkarreraginaren emaitza da. Horrek esan nahi du ez
dagoela sexu-adierazpenaren modu bakar bat, gizon-emakumeen patroitzat hartzen dena,
baizik eta elkarreragin sexualeko patroi sorta bat dagoela, erabat baliozkoak eta naturalak.
Sexualitatea, beraz, pertsona osotik ulertu behar da, bere emozio-, afektibitate-, sexu-,
portaera- eta premia-adierazpenekin. Naturalizatzeko ahalegina egin behar dugu,
aurreiritziak, estereotipoak eta tabuak ezabatuz.

Partekatu

Hemen dugu jada uda eta aurten Zabalarrako udalekuez gozatu ahal izango dugu. Hemen usten dizuegu esteka izen ematea egiteko

https://usem.gngforms.org/zabalarraudalekuakgmailcom

Arazo edo dudaren bat edukiz gero zabalarraudalekuak@gmail.com helbidera elektronikora idatzi baino ez duzue

Partekatu

Kaixo, familiak:
Bihar euria egingo duela ikusita bertan behera utziko dugu musukoen salmenta eta datorren asteazkenera pasatuko dugu, ordutegi eta leku berean.
Beraz, datorren maiatzaren 5ean, 16:10etatik 16:40etara, eskola kanpoko bankuetan egongo gara.

Eskerrik asko, eta barkatu eragozpenak.

Partekatu

Asteburu honetan Porrotx pailazoa eta Leire Bilbao idazlea Durangon izan dira udal herriko txikienei heriotzaren aurrean nola jokatu irakasteko asmoz. Pailazoek aurreko neguan aurkeztutako Amaren intxaurra espektakuluaren jarraipen bezala egiten dute, zeinetan heriotzaren gaia jorratzen den.
Ekitaldian pailazoa eta idazleaz gain ikastetxe ezberdinetako umeek gereziondo bat landatu zuten hildako senitartekoen oroimenez

Partekatu

Kaixo, familiak:
Datorren apirilaren 28an, 16:10etik 16:40etara, “ZABALARRAKO MASKARAK”, Poltsak eta kamisetak saltzen egongo gara.
– Maskarak: 6€
– Poltsak: 5€
– Kamisetak: 7€
– Produktu Sorta:
o maskara + poltsa 10€
o maskara + kamiseta: 12€

LEKUA: Eskola kanpoko bankuetan egongo gara

Animatu zaitezte!!

Partekatu