Martxoaren 1, Ostiralean jardunaldi trinkoa izateagatik eskolaz kanpoko jarduerarik ez da Zabalarran egongo.
Eskolaz kanpoko ekintzen batzordea.
Datorren ostiralean, martxoak 1, Inauteriak ospatuko ditugu.
Egun honetan honako ordutegi hau izango dugu:
. Sarrera: goizeko 9:00etan
. Irteera: etxera bazkaltzera doazenak 13:00ean
Jantokian bazkaltzen dutenak 14:00ean edo 15:00ean.
Gure jarduna ondo antolatzeko aurretiaz abisua idatziz eman mesedez.
. Gogoratu 2 eta 3 urteko ikasleak egun horretan ez dutela siestarik egingo.
Gogoratu baita, hurrengo astelehenean eta asteartean (martxoak 4 eta 5) jai izango dugula.
_________________________________________________________________________
Umearen izena: _________________________________________________
Ordua: 14:00 15:00
*Osteguna baino lehen erantzuna ekartzea eskertuko genizueke.
Datorren ostegunean, otsailak 28, EGUEN ZURIKO koplak abestuko ditugunez egokia izango litzateke oraingoan ere umeak niki edo alkandora zuriarekin eta koadrodun zapiarekin jantzita etortzea
Hemen dituzue KOPLAK
Eguen Zuri
Durangaldea (Bizkaia)
| 1.Eguen Zuriko astea
Jangoikoak emona guztia, eskola-mutilak ibilteko limosna on baten bila. 2. Eguen Zuriko eguna Jangoikoak berak egina, eskola-mutilak ibilteko limosna on baten bila. 3. Eguen Zuri honetan hasi gara gu kantetan, zuri-zuria maixuarentzat beste enparauak geuretzat. |
4.Hor goian-goian goldea
haren gainean belea, etxe honetako nagusi jauna nekazari langilea. 5. Sibiria ta Granada urdaiazpia ona da, urdaiazpia ona da baina hiru lukainkaz hoba da. 6. Emongo badozu emoizu bestela ezetz esaizu, ateondoko haizeok hartzean amak ez gaitu bialdu. |
Datorren osteguna 28an 16:30ean Txintxiburduntzi eguna ospatuko dugu Zabalarra eskolan.
Ohiko txorizoa, halal saltxitxak (txerriki gabe), txokolatea, tartak eta pastelak ere egongo dira. Eta nobedade bezala merkatu txiki bat egongo da gauza interesgarriak erosteko.
Zabalarrako kamiseta berdeak salduko dira.
Zatozte!!! Ondo pasatuko dugu eta!!!!
Landako eskolako lagunak konbidatu ditugu ere!!
Teknologia berri eta komunikazio bide berrien hazkuntzak dudak sortzen ditu familia barnean:
– Zein da teknologien erabilera seguru, osansungarri eta arduratsua?
– Genero- ziberindarkeria edo eskola- ziberjasarpenaren kasua antzematerik badugu?
Basque Cybersecurity Centre- etik Leire Lasuenek, haur eta lehen hekuntza magjisteritzan diplomatua denak eta PantallasAmigas erakundearen sortzaileak, formakuntzarako eta sentsibilizaziorako tailer bat eskeiniko digu, zeinetan ziberjasarpen eta genero- ziberindarkeriak, gehiegizko erabilera, online bidezko erosketak eta kontsumoa, zorizko joko eta online bidezko apostuak bezalako gaiak jorratuko dituen eta erabilera seguru bati eta gurasoen bitartekaritzaren inguruan aholku batzuk emango dizkigu.
Tailerra datorren asteazkenean izango da, otsailaren 20an, 17:00etatik 19:00etara Eskolako liburutegian.
Umezaintza zerbitzua edukiko dugu
Anima zaitezte zalantzak argitzera
Hitzaldira joango naiz
_____________________________________________________________________
Eta umezaintza zerbitzua beharko dut_______________________ urteko umeentzako

Otsailak 28, arratsaldeko 16:30ean txitxiburduntzi eguna ospatuko da Zabalarra Eskolan.
Seigarren mailako ikasleek beraien azken bidaiako kostea murrizteko merkatu txiki bat antolatzea pentsatu dute.
Ekintza hau aurrera eramateko Zabalarrako guraso guztiei laguntza eskatu nahi digute etxeetan egoera onean daukaten edozein gauza eskatuz (jostailuak, liburuak, arropa…) beste umeren batek erabil dezan.
Lagundu nahi izatekotan seigarren mailako umeei ematea eskertuko genizueke eta horrela egun horretan ume asko pozik ipintzea lortuko dugu.
Bilketa eguna eta ordua: Otsailak 19 eta 21 arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.
Bilketa lekua: Zabalarrako gimnasioaren atean.
Otsailaren 6an sorpresa izan genuen Zabalarran, gure eskolako bibliotekan Jokin DJ-a egon zen. Hainbat galdera egiteko aukera izan zuten bertan egon ziren ikasleek eta horrela euren jakin mina asebete, dibertitu eta dantzan egiteko aukera ere izan zuten ikasleek zein irakasleek.
Ikasturtean zehar ikasleei bidaltzen zaizkien etxeko lanek eragina izaten dute familietan. Gai honen inguruan asko hitz egiten da, eta iritzi asko daude.
Joxe Amiama EHU-ko irakasle, eta etxeko lanei buruz hainbat ikerketa egindako aditua gai honen inguruan arituko da gure eskolan.
Noiz: Urtarrilaren 31an, osteguna
17:30ean
Non: Zabalarra eskolako liburutegian.
Hitzaldiak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta umezaintza zerbitzua egongo da.
Etorriko zaren konfirmazioa gustatuko litzaiguke.
IZENA:________________________________________________________________
Umezaintza zerbitzua behar dut.
IZENA:_____________________________________________
Adina:______________________________________________