Martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna igandea dela eta, ostiral honetan martxoak 6an, ekintza batzuk planifikatu ditugu eskolan ikasleekin egiteko.

Egun horretan soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu ( zapia, nikia…)

Argazki erakusketa ikusgai edukiko duzue lehen hezkuntzako sarrera nagusian.

Eta igande honetan, martxoak 8, beste hainbat ekintzen artean XIV. LILAKROSA egingo dela Durangon.

Zabalarra eskolak ekitaldi honetan parte hartuko du. Eskolako bi ikaslek lekukoa eramango dute guri egokitu zaigun gunean ( 9. Gunea Landakoko BBK bulegotik aurrera).

 

Parte hartzera animatzen zaituztegu!!!

Partekatu

Bizkaiko Futbol Federakundeak Durangoko ikastetxe, Ezkurdi Kirol Taldea eta inguruko besteekin batera, nesken futbol topaketak antolatu nahi ditugu, abenduaren hasieratik ekainerarte.

Lehen aipatzen genuen bezala, jakin badakigu neska askok ez daukatela futbola ezagutzeko aukera arrazoi desberdinengatik, ez dutela futbolarekin harremanik, haien artean, ez daukatelako futbolean aritzeko aukerarik, futbol zelaien erabilgarritasunagatik, eta abar…

Hori dela eta, 8 eta 14 urte bitarteko neskek, futbola ezagutu eta trebetasuna lantzeko aukera izango duten topaketak eskaini nahi ditugu.
Prestakuntza langile adituek zuzenduta izango da eta fundamentu teknikoak eta jokoaren trebetasuna landuko dituzte parte hartzaile bakoitzaren mailaren arabera.

Saioak, ostegun edo ostiraletan,17:00etatik 18:00etara izango dira, inskripzio mailaren arabera eta zelaiaren erabilgarritasunaren arabera eta , San Jose Jesuitak Ikastetxean burutuko dira.

Zuen ikastetxeetan inskribatzera animatzen zaituztegu futbola ezagutu eta trebetasuna hobetzeko.

Jardunaldi hauek guztiz dohain direla jakinarazten dugu.

Inskribatzeko behar diren datuak honako hauek dira:

Izena:
Abizenak:
Jaiotze Data:
Kontaktu Telefonoa:
Ikastetxea:

ANIMATU, ZUEN ZAIN GAUDE!

Partekatu

Datorren azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna da

AZAROAK 25 ETA GAINERAKO 364 EGUNAK

ERASOEN AURREAN ZABALARRAN DENOK BAT

Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun neska-mutil,gizon eta emakumeek gure eskola gune segurua izatea nahi dugulako lagun ona izatea zer den adierazi nahi dugu:

  • Beti ondo tratatzen gaituztenak lagunak dira.

  • Beste pertsona batzuek erasotu, baztertu, iraindu, umiliatu…egiten gaituztenean lagunek laguntzen gaituzte.

  • Lagun onak ez zaitu derrigortuko nahi ez duzuna egitera.

  • Jolastu nahi ez baduzu zure lagunak errespetatuko zaitu.

  • Musurik eman nahi ez baduzu zure lagunak onartuko du.

  • Bakarrik, triste … zaudenean lagun ona zugana hurbilduko da.

EZ EZETZ DA!

ZABALARRAK GENERO INDARKERIARI EZETZ ESATEN DIO!!!

Astelehenean, azaroaren 25ean, soinean zerbait morea ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia,…)

15:45ean egingo dugun GIZA-KATEAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu .

Jarduera amaitzen denean ikasle guztiak geletara igoko dira eta ohiko lekuetatik irtengo dira 16:30ean.

Astelehenean, azaroaren 25ean, soinean zerbait morea ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia,…)

OHARRA: eguraldi txarra egingo balu e-mailez abisatuko dizuegu egunean zehar GIZA-KATEA ez dugula egingo.

 

EKITALDIAN ABESTUKO DEN BERTSOA:

AZAROAK 25

Eguna jantzi dugu

gaur kolore morez

guk ez dugu irten nahi

kalera beldurrez.

 

Ozen esan dezagun

Ezetz beti da ezetz

Emakumearen aurka

Indarkeririk ez!!! (bis)

 

Denok gara berdinak

sinestu mesedez

jasarpenen aurrean

erantzun indarrez.

 

Hauxe egin behar dogu

Hemen gure ustez

ZABALARRA eskolan

Inori irainik ez!!! (bis)

Egileak: 6.mailako ikasleak

 

Partekatu

HITZALDI  OSO INTERESGARRIA !!!

 

Datorren asteartean, maiatzak 14, familientzako hitzaldi bat antolatu du Zabalarra eskolako Hezkidetza eta Elkarbizitza taldeak.

Gaia: “TRANSEXUALITATEA: ULERTU LAGUNDU AHAL IZATEKO”

Eguna: maiatzaren 14a

Ordua: 17:00-19:00

Lekua: Zabalarra eskolako biblioteka

Zaintza zerbitzua eskainiko da.

ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!!

                                                                

 Zabalarrako Elkarbizitza eta Hezkidetzako taldea

——————————————————————————————————————-

Umezaintza erabiliko baduzue bete  itzazue datu hauek eta tutoreari entregatu maiatzaren 13a baino lehen:

 

          IZEN-ABIZENAK:_________________________________________________

          Tlf. Zenbakia: _____________________________________________________

 

Partekatu

Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hau dela eta hainbat ekitaldi izango dira.

Lehenengo eta behin greba feminista deituta dago, hau dela eta Zabalarra eskolako irakasle eta espezialisten kolektibotik % 77ak  eta jantokiko begiraleen kolektibotik %72,2ak greba egitea erabaki dute.

Beraz, egun horretan ez da ohiko klaserik  izango, eta  egun horretan 46 ikaslek izango dute bazkaltzeko aukera. 2 urtekoak edukiko dute lehentasuna eta hortik gorako bazkaltiarrik balego kopurura heldu arte emango zaie bazkaria. Besteak etxera joan beharko dira bazkaltzera,beraz 12.30etan familiak  adi egon beharko duzue.

Bakarrik kobratuko zaie jantokira etortzen  direnei, besteei ez.

Bestalde, eskolaz kanpoko jarduerarik ez da egongo Zabalarran .

Honetaz aparte, Durangon zehar hainbat ekitaldi izango dira, adibidez igande honetan, martxoak 10, beste hainbat ekintzen artean XIV. LILAKROSA egingo da Durangon.

Zabalarra eskolak ekitaldi honetan parte hartuko du. Eskolako bi ikaslek lekukoa eramango dute guri  egokitu zaigun gunean ( 8. Gunea).

Hauek dira Durangon egongo diren ekitaldiak:

 

                           

 

 

 

 

Partekatu

3.png

Azaroaren 25a gure eskolan egun berezia izatea nahi dugu, hau dela eta, egun berezi bat antolatu da eta gure umeek ere lan asko egin dute horrela izan dadin.

Aldarrikapen honek oihartzuna izan dezan zenbait ekitaldi antolatu dira gure eskolan danok parte hartzeko:

Azaroak 25ean soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia, alkondara….)

16:00etan egingo dugun DANTZAN parte hartzera ere gonbidatzen gaituzte.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi du sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritu eta azaroaren 25eko kanpainarekin bat egiteko eskatzen digute.

Kanpainak ideia hau dauka: “Ez naiz zurea, nirea naiz”. Mezu honi laguntzeko, apustu egin nahi dute emakume batek sortutako ilustrazioa erabiltzearren, berme bisual indartsua eskaintzen baitigu. Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen gaituzte; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu.

Partekatu

Maiatzaren 21an KULTURARTEKOTASUNAren eguna ospatu dugu eskolan

Gure eskola komunitatean hainbat familia daude hamaika jatorri ezberdinetakoak: Bolibia, Brasil,  Ekuador, Errumania, Etiopia, Ghana, Ginea Ekuatoriala, Irlanda, Ingalaterra, Kolonbia,Pakistan, Portugal,Senegal,Mali, Maroko, Mexiko, Nigeria…

…eta guztiak dute euren kulturako adierazpen ezberdinak: kantak,   jolasak, olerkiak,  dantzak,   ipuinak…

Horretarako egun horretan zehar hainbat ekintza egon ziren ikasle guztientzako ipuin kontaketekin eta aste guztian zehar karrajoan erakusketa egongo da jantziak, tresnak, edota musika tresnekin.

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Datorren maiatzaren 17an, LGTB egunaren ikurra den ostadarra irudikatuko dugu. Horretarako egun horretan ikasle bakoitzak bere mailari dagokion koloreko kamiseta edo sudadera jantzita ekartzea eskatzen dizuegu. Aurretik prestatzen hasi zaitezten, hau izango da maila bakoitzak izango duen kolorea:

HH 2 urte: GORRIA

HH 3 urte: GORRIA

HH 4 urte: LARANJA

HH 5  urte: LARANJA

1 maila A eta B: HORIA

2 maila A(tutorea Monica): HORIA

2.maila B(tutorea Idoia): BERDEA

3.maila A eta B: BERDEA

Marigorringo gela: BERDEA

4.maila A eta B: URDINA

5.maila A(tutorea: Amaia): URDINA

5.maila B( tutorea Irati): MOREA

6.maila A eta B: MOREA

HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA BATZORDEA

Partekatu