Ipuin kontalari inklusiboekin jarraitzen dugu, . Beste behin Eskolako liburutegia jendez gainezka egon zen eta umeak izugarri pasatu zuten. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Eta eskerrik asko ipuin kontalariari.
Kaixo familia!!!
Ikasturte hasieran egindako jaialdian esan bezala, IGE-ko Euskara batzordekideok lanean ari gara Zabalarrak abesti propioa izan dezan. Dagoeneko Pirritx, Porrotx, MariMotots, beraien lan taldeak eta Joseba Sarrionandiak abestia sortua dute eta haurrak eskolan hau ikasten ari dira.
Ondorengo pausuak hauek izango dira:
– Martxoak 28an haurrek eskolan ahotsak grabatuko dituzte.
– Apirilak 24an eskolan bideokliparen grabaketa egingo da. Haurrak egun osoan zehar grabatzen ibiliko dira eta familien parte hartzea arratsaldez izango da. Egun horretarako guztiok dantza ikasita izatea nahiko genuke eta horretarako gurasoentzat entsaiuak Martxoak 28an, 30an, Apirilak 18an eta 20an 17:00tan egingo ditugu.
– Ekainak 1an bideokliparen aurkezpen jaialdia.
Aurrerago guzti honi buruzko informazio gehiago luzatzen joango gara baina
zalantzaren bat baduzue jarri gurekin kontaktuan:
zabalarraeuskerabatzordea@gmail.com
Proiektu honetan eskola komunitate osoa inplikatzea nahiko genuke:
ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!!!!!
IGE-ko EUSKARA BATZORDEA
Martxoaren 16an, osteguna, “pantallas amigas” eko formakuntza saio bat eskeniko da, LH3tik LH6ko familientzako, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara eskolako liburutegian.
Izena emateko email bat bidali zabalarra@gmail.com helbidera. Eman behar diren datuak: Izena, abizena eta umearen maila. Apuntatzeko azkeneko eguna 2023/03/15.
Ikastaroaren prezioa 2€ familia eta ikastaroa baino lehen jasoko da.
Ikastaroan emango dena honako hau da, Family link apikazioa, “Control parentalaren” konfigurazioa, Sare sozialak eta galderak.
Data: 2023/03/16
Ordua: 17:00 – 19:00
Lekua: Liburutegian
Inklusio Batzordetik hainbat nazionalitatetako gurasoak animatu nahi ditugu datorren martxoaren 2an kulturartekotasun une bat partekatzera, elkar ezagutzeko, elkarrekin aberasteko, zalantzak eta beharrak trukatzeko, guztion artean eskolaren eta gurasoen elkartearen funtzionamendua hobeto ezagutzeko eta inklusio batzorde berria ezagutzeko.
Denok gara Zabalarra!! Zatoz eta partekatu!!
Eguna: martxoaren 2an
Ordutegia: 15etatik 16etara
Elkargunea: eskolako sarrera, karrajoa. Animatu eta hurbildu. Ongi etorri guztioi!!
Inklusioazabalarra@gmail.com
Kaixo familiak
Datorren Martxoaren 12a Zuhaitz eguna da. Hori eela eta Durangoko udalak, ikastetxeen partaidetzarekin, gure gaztetxoak 50 zuhaitz landatzera gonbidatzen ditu.
LH5 eta LH6ko ikasleak izango dira lan hau betetzeko arduradunak. Zabalarratik 16 umek hartu ahalko dute parte, eta 5. mailatik 8 ta 6. mailatik beste 8 izaten saiatuko gara
Ume bakoitza heldu baten laguntzarekin joan beharko da.
Parte hartzeko izen- ematea emailez izango da; irteerakzabalarra@gmail.com posta elektroniko helbidean, izen- abizenak, maila eta telefonoa jarriz, asteazkena 8a baino lehen.
16 ume baino gehigo apuntatuz gero zozketa egingo da. Lehentasuna ekintzan aurretik parte hartu ez dutenak edukiko dute.
Eguna: Martxoak 12
Lekua: Zuhatzola
Ordua: 10h
Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure etorkizuna da!!
Inklusio Batzordetik hainbat nazionalitatetako gurasoak animatu nahi ditugu datorren otsailaren 2an kulturartekotasun une bat partekatzera, elkar ezagutzeko, elkarrekin aberasteko, zalantzak eta beharrak trukatzeko, guztion artean eskolaren eta gurasoen elkartearen funtzionamendua hobeto ezagutzeko eta inklusio batzorde berria ezagutzeko.
Denok gara Zabalarra!! Zatoz eta partekatu!!
Eguna: otsailaren 2an.
Ordutegia:15-16tara
Elkargunea: eskolako sarrera, karrajoa.
Animatu eta hurbildu. Ongi etorri guztioi!!
Inklusioazabalarra@gmail
Otsailaren 6an astelehena Ikastaro bat eskeniko da LH1 eta LH6ko familientzako arratsaldeko 17:00etatik 18:00ra eskolako liburutegian. Coach bat etorriko da ikastaroa ematera.
Izena emateko email honetara bidali behar da zabalarra@gmail.com. Apuntatzeko azkeneko eguna 02/02/2023.
Ikastaroaren prezioa 2€ familia eta ikastaroa baino lehen jasoko da.
Data 06/02/2023
Ordua 17:00 – 18:00
Lekua Liburutegian
Eman behar diren datuak: Izena, abizena eta umearen maila.