Zabalarrako Berton Bertokoa taldetik osasuntsu egotea nahi eta nahi dugu, eta etxean daramagun hilabete luze hau zuen familiarentzat gogorregia ez izatea.

Egoera sozial eta sanitario larri honekin zerbait ikusten ari gara: hurbileko eta sasoiko produktuekin elikatzea giltzarrietako bat da osasuntsu mantentzeko eta gure ingurune hurbilenari laguntzeko (enplegua, ingurumena, etab.).

Beraz, aprobetxatu nahi dugu bertako ekoizleen zerrenda helarazteko. Ikusi duzuenez, denetarik aurki dezakegu: ogia, barazkiak, jogurtak, gazta, arrautzak, haragia eta abar ez daude denak, baina bai gehiengo handi bat.

Bertako denda eta saltokietan edo larunbatetako merkatuan eros dezazuen animatzen zaituztegu. Tokiko merkataritza erabiliz, gure bizilagunekiko eta ingurumenarekiko ekonomia bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatzen dugu.

Bestalde, esan behar dizuegu eskolak sukalde propioa izateko proiektua martxan dagoela eta Hezkuntza Sailaren esku. Hala jakinarazi ziguten martxoaren erdialdean. Zain egongo gara, berandu baino lehen gure eskolarako eta jantokia erabiltzen duten haur guztien osasunerako ezinbestekoa den zerbitzu hori izan dezagun.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu eskolan beti Berton Bertokoa proiektuari eman diozuen babes zabalagatik, eta laster elkar ikustea nahi dugu!

EKOIZLEEN ZERRENDA [PDF]

Partekatu


Berton Bertokoak, Durangaldeko ikastetxe publikoetako gurasoen ekimenak, gure seme-alaben elikadura hobetzeko eta
eskola-jantokiaren eredua aldatzeko bidean, gure eskualdeko hainbat ikastetxetan emango diren saio praktiko hauek
proposatzen dizkizuegu, Elikadura Burujabetza Erakundeko langileek emango dituztenak.

Denetan parte hartzea da gomendagarriena, doakoa da (afaria izan ezik) eta behar izanez gero haurtzaindegi zerbitzua dago.

SAIOAK:
1. Otsailak 10 (17: 30-19: 00) Zabalarra eskola (Durango) NORK ERABAKITZEN DU ZER JATEN DUGUN?
2. Otsailak 17 (17: 30-19: 00) Zelaieta zentroa (Amorebieta) NOLA JAN DEZAKEGU HOBETO ETA OSASUNTSUAGO?
3. Otsailak 24 (17: 30-19: 00) Zaldibarko eskolan (Zaldibar) NOLA HOBETU DEZAKEGU JANTOKIKO ELIKADURA?
4. Martxoak 5 (17: 30-19: 00) Akebaso jatetxean (Axpe) SHOWCOOKING
5. Martxoak 5 (19:30) Afaria Akebaso Jatetxean (35€)

Otsailaren 7ra arte dago izena emateko epea. Izena eman dezakezu orria beteta itzulita edo esteka honetan

Partekatu
Elikagaien xuhaketaren aurkako ekintzak

Gaur Elikagaien xahuketaren aurkako ekitaldi baten egon gara, Berton Bertokoa ordezkatzen eta 12 keinu hauek zuekin konpartitu nahi ditugu zuekin.

Orain dela 6 ikasturte Frijale Elkartea osatu zen Zabalarran guraso batzuetatik bultzatuta (Iratxe, Lorena, Alazne, Miren…unas visionarias!). Bere asmoa izan zen jantokitik egunero soberan dauden menuak behar dutenen artean banatzea. Legislazioagatik ezin izan genuen ezer lortu, baina gure kezka ARARTEKORA heldu zen eta berak konpromisoa hartu zuen gaia lantzeko.

6 ikasturte ostean Eusko Jaurlaritzatik bultzatuta kanpaina hau heltzen zaigu🤔

Batzuetan gauzak ez dira lortzen egun batetik bestera, baina gure haziak lantzen baditugu, loreak sortzen dira egun baten…

Gora Frijaleko gurasoak eta Zabalarratik aldaketarako lan egiten duzuen guztioi!

 

 

Partekatu
Kaixo Zabalarrako Berton Bertokotik!
hiru ikasturte borrokatu ondoren gure sukaldea gero eta hurbilago ikusten dugu, baina jantokian egunero gure umeek ze jaten duten kezka gero eta zabalagoa da.
Urriaren lehengo astean Gozo Jardunaldiak izango dira Bilbon. Esperientziak eta proposamenak partekatu ahal izateko aukera *paregabea* izango dela uste dugu.
Dohainik, arratsaldez eta behar baduzue, umezaintza izango da.
Izena emateko lotura helarazten dizuegu, plaza mugatuak dira.
Anima zaitezte!
Partekatu

Berton Bertoko mugimenduak flashmob baten grabaketa bat antolatu du. Gure eskoletako jantokietan, bertoko produktuak, sasoikoak eta bertan sukaldatuak eskatzeko helburuarekin.

Horretarako maiatzaren 4an, Matienako eskolan Berton Bertoko mugimendua osatzen dugun 12 ikastetxeetako familiak batuko gara, “Sukalde bat jantokian” abestiaren erritmoarekin dantzatzeko asmoz.

Arratsaldeko 17:00etan saioarekin hasiko gara eta 18:00etan grabaketari ekingo diogu.

Bertoko produktuekin egindako pintxoak izango dituzue salgai eta Matienako jaiak direnez ez zaigu jaia faltako. Bakoitzaren dantzatzeko gaitasuna alde batera utzi eta indarrak batu ditzagun gure seme-alaben elikadura osasuntsu eta jantokien eredu aldaketa aldarrikatzeko.

Kamiseta pirata jantzi, eskolakoa, pirata mozorroa edo zarata egiten duen sukaldeko tresna bat
ekartzeaz ez ahaztu. Abestiaren koreografia ikusi nahi izanez gero, hemen duzu:

Asko gara apostu honetan sinisten dugunok eta batzen joan gaitezen gurekin batera parte hartzera animatzen zaituztegu!!

Partekatu

Atzo lanean aritu ziren gure eskolako familiak “enplatada” bat eginez eskolako kanpoko hesian. Kartoizko platerekin lagunduta “Sukaldea behar dugu Zabalarran” leloa jarri zuten.
Denek jakin behar dute gure umeen osasunerako sukaldea behar dugula!!

Partekatu